XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sinplifikazio gehiegizko batez esanda, textilgintzak edo ehungintzak burdingintzak baino lan gehiago eman dio emakumeari.

Eta soldata bat irabaztea ez da anekdota bat.

Virginia Woolfek esan zuen bezala, emakumeok gela bat eta bizitzeko haina diru lortzen ez dugun bitartean, ez dira idazle asko sortuko.

Gaurko egunak, berriz azaltzen du mantxo arakatu behar den fenomeno bat: andereñoak.

Emakumeak dira, soldata bat jasotzen dute eta euskara menderatzen dute.

Zergatik, bada, ez da andereño idazle gehiago azaltzen?.

Amaya Lasa eta Asun Landa bi adibide dira.

Baina ez goiko galdera hori baztertzeko haina arrazoi.

Gaur nire mahaikide den Karmele Esnalek esaten duenez, arrazoia nahiko sinplea da: andereñoek ez dute literaturarako denborarik, ikastolen kondizioek jaten dizkiete ahalmen guztiak.

Esplikazioa baliagarri da, baina pedagogiaren premiaz aparte, badago denbora jaten digun beste zerbait, andereño izan ala ez: gaur egun etxetik kanpo lan egiten dugun emakumeok ez dugu horregatik etxeko lanak gutxitzerik lortu eta egunak hogeitalau ordu ditu.

Dudarik gabe, denbora da andereñoei eta andereño ez garenoi falta zaigun zerbait.

Nola lortu ahal du emakume batek idazteko denbora lortzen lagunduko dion gizonik?.

Baina, halaz ere, zerbait falta zaio esplikazio honi.

Denboraz aparte, beste zerbait falta zaigu gaur egunean idazteko sena sentitzen dugun emakumezkooi: ausardia, anbizioa, konfiantza.

Ez da aski gela bat eta soldata bat.

Beste independentzi sakonago eta zailago bat falta zaigu.

Hainbeste mendez esan zaiguna nola-hala sinetsi egin dugu eta ez gara debekatu izan zaigun zenbait alor jorratzera ausartzen.

Ez dugu gure buruarekiko konfidantzarik.

Ez duzue balio, esan zaigu.

Eta emakumea kontzeptu orokor bat bezala kontsideratzen dugunean, ez dugu gaur ezgaitasun hori onartzen.

Baina bakoitzak bere buruarekiko bai.

Hor dago koska inportante bat.

Hala ere, Bizenta orain dela 200 urte ausartu bazen, guk ez dugu barkaziorik.

Eta gure handicap guztiak kontuan izanda ere, geroak beldur honen kontua eskatuko digu idazteko sena dugun emakumeoi.

Kalidadea behar dugu, emakume idazle onak nahi ditugu.

Baina kalidadea ez da zerutik erortzen.

Txomin Agirrek Bizenta Mogelen Ipuin Onak liburuari hogeigarren mendearen hasieran egindako hitzaurrean frase hau idatzi zuen: .

Villasantek, berak, 1975-ean, frase horrekin bukatzen du Emakumea euskal literaturan artikulua.

Hasi gara, ekiten diogu lanari eta euskararen alde saiatzen gara.

Hori bai, ez dut uste propio gizonezkoei laguntzeko asmoz.